BESTE ZERBAIT - J Martina

2020-05-12
2020ko konfinamenduan egindako kanta eta bideoklipa. Bideoklipa eta Nahasketa: Tobby Records (@tobbyrecords) J Martina kontaktua: jmartina.taldea@gmail.com LETRA: Mahaiaren bueltan familia bat. Asko ziren, baina ez dut gogoratzen zenbat. Gora begira errezuan dantzan suaren inguruan. Ni ere han nengoen nolabait, aulkitik altxatzeko seinalearen zain. Ez didate utziko, badakit, ulertu dut jokoa jadanik. Luzeak dira egunak pentsatzen dut, luzeago egiten diruaren truk. Hainbeste zaratarekin ezin dut entzun. Esan ezin daitekeena nahi dut erantzun. Baina nik badaukat beste zerbait, argitzen dit gogoa, zorroztu ere bai. Eta ikusten dut banaizela miseriatik at bizitzeko gai. Lurra eta bizimodua, kontzientzia bat lapurtua. Baldintzak gehiegi pisatzen du ezin badaiteke aldatu. Eman dizkidate sokak nire burua lotzekoak. Eta oraindik ez da bukatu, guda honek nau zeharkatu Luzeak dira egunak pentsatzen dut, luzeago egiten diruaren truk. Baina nik badaukat beste zerbait, argitzen dit gogoa, zorroztu ere bai. Eta ikusten dut banaizela miseriatik at bizitzeko gai.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak