#Aztnugal Europako Giza Eskubideen Epaitegiak berriz zigortu du Espainia tortura ez ikertzeagatik

2021-01-19
Iñigo Gonzalez Barañaingo bizilaguna 2011an izan zen atxilotua. 5 egun eman zituen Guardia Zibilaren eskuetan, inkomunikatua. Tortura latzak salatu zituen, baina Espainiako justiziak ez zuen behar bezala bere salaketa ikertu, orain Europako Giza Eskubideen Epaitegiak ebatzi duenez. 20.000€-ko indemnizazioa jaso beharko du Gonzalezek. Honekin, 11. aldia da Estrasburgoko Epaitegiak Espainia zigortzen duela, eta horietatik 6 kasuetan, gaur egun Barne Ministroa den Fernando Grande Marlaska izan zen auziaren epailea.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak