Lekaixoka! kantua - Making-Off - Kilometroak 2017 Oñati

2017-04-20
Grabaketa eta edizioa: Bernat Alberdi eta Kepa Aranburu. Martxoaren 12 eta 13an Donostiako Elkar estudioetan grabatu zen Kilometroak 2017 Oñatiko Txantxiku Ikastolak irailaren 24an antolatuko duen jaiaren kantua. Lekaixoka! lemapean, herriko musikariek auzolanean osatu dute kantua. Ahotsa jartzen, berriz, Aitor Uriarte, Amaia Azpiazu, Ruper Ordorika, Agurtzane Mujika, Zuriñe Hidalgo eta Anjel Alkain aritu dira. Eskerrik asko auzolanean aritu zareten guztioi!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak