Maite zaitüt maite (Jean Bordaxar)

2022-09-16
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Maite zaitüt maitea Ahaire hau nik asmatü nizün goiz batez kitaraikin Amodiozko gei bat jarri nizün eskentzen deizüt klarki Sonü hontan, sonü hontan, hitzez erran nola maite zaitüdan Sonü hontan, sonü hontan, hitzez erran nola maite zaitüdan. Enüke nahi hitza baliatü lehenekoek bezala Amodiozko kantore zaharrak dü berritzeko beharra Ürzo xuri, edo lili, izar maite, zerbait berri nahi nüke Hitzak praube, ez düt uste, nola nahi amodioz niz egarri. Amodioz gose eta egarri, berriz aipatzen deizüt Sentimentüz bihotzak badaki, nola erranen deizüt Ahotik hots, bihotz gogoz, ahotik hots, ahoko hitza da hotz Ahotik hots, bihotz gogoz, ahotik hots, ahoko hitza da hotz. Zuri hontü ahaire hontan ez dit ez azkenian hitz berririk atzaman Hitza sortzen da bihotzean izanik ere bero hozten da ahozkatzean. Ene ürzo lüma gris gaixua, ene izar maitea Ene batzeko bihotz eztia, bai zü ene maitea Erraiten deizüt, orai ordü da, erraiten deizüt Maite zaitüt maitea. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak