"Non dago Mikel?" filmak Lauaxeta Saria irabazi du

2020-12-02
"Non dago Mikel?" filmaren egileei eman diete gaur Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Lauaxeta Sariak ikus-entzunezko alorrean. Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu Mikel Zabalzaren inguruko filmaren egileek saria jaso dute Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eta Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta kirol foru diputatuaren eskuetatik. Epaimahaiak adierazi duenez: `Non dago Mikel dokumentalak hausnarketarako begirada bat eskaintzen du. Duela 35 urteko gertakariak eta testigantzak berreskuraturik, eta gordinki azaldurik, ezagutzeko eta ez ahazteko proposizioa egiten digu. Areago, urte hauetan guztietan bizi izandakoak ere gogora ekartzen ditu, belaunaldi ezberdinen sufrimendua ezkutatu gabe eta iragana etorkizunari loturik, egia, justizia eta oroimenaren garrantzia aldarrikatzeko´.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak