ARNASA GARA

2019-09-27
Nola bilakatuko dira Aralartik Iratira errekastoak ibai emariaren emariz, asegabeon egarriz, hitza jostetara ekarriz. Korapilatuz lau hariz Uztaritze eta Ajangiz. Suak piz daitezke bi harriz, hezurrez eta haragiz, zin egin ordez, ariz bilakatuko dira bihotzetik eztarrira taupaka, aupaka, estualdiak arnasestu eskuz esku lardaskan eta miazka, atzo oinez eta bihar lauhazka. Mihi berriak erakarriz kilimaz eta aldarriz, letra xehez zein letra larriz bizi nahia iragarriz. Gazte, heldu, haur, oraino arrazoirik bada igarotzeko laiotzetik eguterara egin dezagun elkarrekin eta egin dezagun gaur; arnasa gara. Testua: Maddi Gallastegi http://arnasagara.eus Sare sozialak: Twitter: @ArnasaGara Instagram: @arnasagara_ Facebook: Arnasa Gara Mastodon: @ArnasaGara
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak