Etxarriko Andra Mari ikastola YESict programa esperimentatzen

2017-03-22
Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako DBH1eko ikasleak europar mailako ekintzailetasun programa esperimental bateko protagonista izan dira. Euren herria aztertu, eta hobetzeko proposamenak landu dituzte lan talde kooperatibotan.Talde bakoitzak proposamen bat garatu du, eta maketa batera eramaten ari dira. Emaitzak martxoaren 29an plazaratuko dituzte, jendaurrean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ikasleen artean ekintzailetasuna bultzatzeko YESict europar programaren baitan egin dute.Ikastolen elkartea eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa arduratu dira programaz. Programan erakunde hauek ere hartzen dute parte Antic (Lapurdi) Fh Joanneum Uni (Austria) Synthesis (Zipre), Nikosiako Unibertsitatea (Zipre) Vaeksthusthus Sjaelland (Danimarka)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak