Martxoaren 4ko grebara deitu dugu, zaintza lanak aitortzeko aldarriarekin

2021-03-01
Martxoaren 4rako, greba deituta dugu gizarte zerbitzuetan, “Zaintza lanak aitortu orain. Zaintza zaindu” leloarekin. Bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean ekintza egin dugu, deialdia zabaltzeko eta zaintza lanen aitortza aldarrikatzeko. Pintura beltza bota dugu Foru Jauregiaren aurrean, patronalak eta administrazioak sustatutako eredua irudikatzeko, non langileen lan baldintza eskasak eta zerbitzuen kalitate kaskarra nagusi diren. Donostian ez ezik, Bilbon ere egin dugu ekintza grebara deitzeko; kasu honetan, mosaiko bat egin genuen ostiralean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak