Otsail ostegunak 2016 : Gure burumuinak zapalkuntzapean moldaturik

2018-05-12
Naroa Anabitarte, Neurozientzietan doktore eta Antropologian lizentziatua, ikerketa baten burutzen ari da, bi disziplina horietako jakintzak uztartuz : gure buru-muinek ze bilakaera izaten duten gure herriak bizi duen kasu partikularrean bezalako egoeretan ? Donostiar erakasleak xekatzen duena, da ulertzea, indibiduo gisa baina ere talde gisa ditugun portaerak nola esplikatzen diren buru-muinaren azterketa kimiko eta biologikoaren haritik, eta nolaz ez, psikologia aldetik. Kultur ordezkapena, hizkuntz diglosia, …, tasun gisa saldu eta keria bezala bizi ditugun hainbat patu jasan behar dituzte talde azpiratuek, izan arraza, sexua, klase pertenentzia, edo dena delakoa beren duintasun ukazioaren estakurua. Egoerari nolabait adaptatzen gira, denboraren joanean, eta garunak bizi dituen aldaketa eta prozesuak dira izanen gaualdi hortako solasa. Inposatu ere ez da egin beharrik undarrean, adaptazioaren adaptazioaz, gure buru-muinak berak gidatzen baigaitu « behar » den bidetik… Ikusten duzun bezala, gai pizua eta nolazbait idorra ere dugu hau. Gure ustea da, bizi dugunaren ulertzeak, luneta parea aldatzen lagunduko digula, eta araiz, bestela pentsatu eta egiteko lokia emanen. Buru-muinari buelta emaiteraino agian. 2016/02/11an eman zen hitzaldi hau Donapaleun (Baxenabarre).
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak