Alpeak Pedalka 10

2019-01-21
Goienan emandako saioa (*Etxeko kamera batekin eta modu inprobisatuan egindako grabaketak –2012an–, ez kalitate onenekoak, baina...). Genevan hasi eta Mediterraneo itsasoan amaitutako bidaia, bizikletaz, Alpeak zeharkatuz. Hamargarren atala. Saint Sauveur-en hasi eta Saint Martin mendatean gora egin nituen atal honetako lehen kilometroak. Gora iristean hegan egitera zihoazen parapente eskola bateko kideekin izan, eta hegaldietako irudiak ere ikusiko dituzue. Handik jaitsi, bizikletaz eta ez hegan, eta Turiniko mendatera. Polita mendatea, eta baita goian zain nuen ezustekoa ere. Euskal jatorriko senarra zuen emakumea; ze ilusioa egin zion euskaldun batekin topo egin izanak! Turiniko jaitsiera ere ederra. Montecarloko rallyko ibilbide, ikusgarriak dira 180 graduko bihurguneak, bata bestearen gainean, pilatuta. Behera iritsi orduko berriz ere gora, Castillon mendatera, Alpe Handien Ibilbideko azkenekora. Eta jaisten hasi eta begi bistan… ITSASOA!!!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak