Lau urteko haur baten hiltzea (Oskorri) ahotsbakoa

2017-11-10
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Sujet eder bat deklaratzen dut gure artean gerta dena. Aditzeak berak ematen daut nire bihotzean pena Guztiek hau konpreni dezaten lau urteko haur batena gisa honetan martir hiltzeko gaixoak non zu(e)n hogena. Haurraren aita gertatua da gaitz batez atakatua, konsultatu ere izan baitu bere doktor medikua ta jende urinez frotatzeko eman dio kontseilua, zeren bertzela ez da izanen gaitz hor(re)tarik sendatua. Haur gaixo hori hil eta gero gerrenian zuten jarri, ama su egiten ari zen eta aita itzultzen ezarri, mundu guztiak ikusi dezan ez deia pena egingarri, zenbat sufriarazi dioten aingeruño gaixoari. Haur gaixo hori ari zutela han gerrenian erretzen nehork ikusiko zituztela ez baitzitzaien pentsatzen baina aingeruek abertiturik aitatxi arribatu zen sartu orduko abiatuta haurra non zuten galdetzen. Aita tristerik zegoen baina ama koraje handian Arrapostua ematen dio lo zegoela ohian. Zerbait iduriturik bilari abiatu zen ordian haurra errerik kausitu zuen gerrenian ohe azpian. Buraso krudel batzuendako hira zuten flakezia aitortzen ziren obligatuak hain beren krimen handia behaz bezala abisatua zen herriko justizia lepoak mozteko izan dute azkeneko sententzia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak