KUIKUI ikuskizunaren promo bideoa

2022-03-04
Katxiporretak KUIKUI proiektua abiatu zuen eta geroztik hegan dabil!!! "Zabaldu besoak, astindu hegoak ... eta saltoooooooooo! " Hegan egiteak urrutira ikusteko aukera paregabea eskaintzen du. Bizi ditugun arazo eta gabeziak antzemateko, behar ditugun irtenbideak marrazteko, irriz, kantuz eta kolorez... - KUIKUI IKUSKIZUNA - "Hegan, urrutira begiratuta, hara non balea topatuko duten sudurgorriek, plastikoz betea, Txo Mikmak indio txikiarekin eta pinguinoarekin batera hurbildu dena itsasertzera. Eta Tider migrantea, Baionarako bidean, Bidasoan, hontza mugalariaren laguntza aurkituko duena. Eta azkenik Ilargi baserritarra, bere oiloarekin datorrena. Margarita txitatzen ari den arraultzetik jaiotzear da txitakolorea, munduari oparituko dizkiona bere koloreak...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak