Tutera: soka-dantza 2019

2019-09-17
https://dantzan.eus/bideoak/tutera-soka-dantza-2019 Tuteran aurkeztu berri duten soka-dantza duzue irudi hauetan. Irailaren 12an plazaratu du Tuterako soka-dantza. Plaza Zaharrera hogei dantzari atera dira sokan, elkarri besotatik helduta jotaren doinuaz irradakan dantzan. Taldean Erriberako kulturan errotutako dantza berri bat sortzeko nahia agertu zen eta sorkuntza eta prestaketa lanek ekarri dute emaitza. Patxi Laborda eta IƱigo Castellano arduratu dira koreografiez eta Sabin Bikandi musikaz. Beste zenbait soka-dantzen antzeko formatua du, baina aldi berean ezaugarri propioak gehitu nahi izan dizkiote. Erriberako identitatea islatu nahi izan dute jotaren erritmoa eta tutu estuko gaitak, gitarra, mandolina, buzukia, bibolina, xirula, txistua, akordeoia eta danborra txertatuz dantzan. Honako zatiekin osatu dute dantza: Aurresku Atzesku Aurrez Aurre Zubiak eta Dantzak bikoteei Arin Arin Biribilketa Tuteran ondare historikoaren inguruan antolatzen diren Desadarve jardunaldien programaren barruan izan da dantzaren lehen emanaldia, baina maiatzean ospatu ohi den Barazkien Festan urtero dantzatzeko asmoz sortu dute dantza. Irudiak: Jesus Marquina. Soka-dantza, Tutera, 2019-09-12.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak