#SAREk5Urte | TESTUA Julio Soto AHOTSA Maider Ansa DANTZA Miren Lizeaga eta Araitz Lasa

2019-06-20
"KORAPILOAK" Ez dakizu zehazki noiz, ez dakizu zehazki nola, baina bat batean korapilo bat jaiotzen zaio soka lauari; korapilo bat soka lauari. Elkarrekin zihoazen bi herritar, korapiloaren alde banatan suertatzen dira. Ez dakite seguru zergatik, ez dakite zerk bultzatuta, baina inertziak sokari tiratzera daramatza... Batak ezkerrera, besteak eskubira; tira eta tira, eta nahigabean korapiloa estutzen ari dira... Tira eta tira, norbera bere eskuei begira... Badirudi dagoeneko ez dagoela atzera bueltarik, ez dagoela korapiloa askatzerik. Baina goiz batez, pauso bat aurrera emanda esnatzen dira biak, eta bata bestea baino pauso luzeagoz bada ere, elkarrengana hurbiltzen hasten dira; urratsez urrats, topo egiten duten arte. Lehenengo aldiz erakusten dizkiote elkarri esku zaurituak, eta lehengo aldiz begiratzen elkarri eskuok. Eta bat batean, lurrera jausten da soka, eta sokarekin korapiloa... TESTUA Julio Soto AHOTSA Maider Ansa DANTZA Miren Lizeaga eta Araitz Lasa
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak