Apirilak 2: GUREAN GAUR KORRIKA ZUZENEKO SAIO BEREZIA

2017-04-03
Gurean Gaur Korrika zuzeneko saio berezia aurkeztu dute Ekhiñe Atorrasagastik eta Beñat Zarrabeitiak gaur Bilboko estudioetatik. Eurekin batera, Martin Garitano kazetaria aritu da. Hirurek Korrikaren ingurukoak aztertu dituzte. Ipar Euskal Herrian sartzean gaur utzitako irudi ederrak eta atzera begira, iraganera salto eginda, Garitanok berak lehen pertsonan eta osorik bizi izan zituen 1982 eta 1987ko edizioak oroitu dituzte. Horrekin batera, euskararen aldeko lasterketa erraldoia Donibane Lohitzunen zegoela zuzeneko irudiak ikusi ditugu baita Azkainerako bidea hartu dituenekoak ere. Eta gaurkoan, Ruper Hor-Korrika gure lagunarekin konexioak egin eta bere peripeziak ezagutu ditugu. Hortaz gain, nazioartean, Berlinen, Helsinkin, Eskozian edo Norvegian antolatutako ekimenen irudiak ikusi ditugu. Izan ere, Korrikaren hogeigarren edizioa mundu oso bat biltzen ari da. Azkenik, Gure Esku Dagok Arrigorriagan eta Busturialdean antolatu dituen herri galdeketak izan ditugu hizpide. Orotara, parte hartzea kasik %28-koa izan da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak