PLASTIKER bideoklipa - TXO MIKMAK TXIKIA DVDa

2019-06-05
http://open.spotify.com/track/42X70sxiskeVHqNPM6ToNf Hitzak: Uxue Alberdi Musika: Xabier Zabala Grabaketa eta edizioa: Isa F. de Agirre Ni, petrolioz egina, gorroto dut itsaso urdina indartsua ta menderaezina zu ere hala bazina! Asmo bat daukat mundu berrirako baina zuek guzti-guztion laguntza behar dut horretarako. Bota! Bota! Bota! Ni, urre beltzez egina, munduko satorrik haundiña lurrazala zulatzeko makina: Plastiker garaiezina. Egingo dugu itsaso erdian plastikozko kontintetzar bat ezin dena joan igerian Bota! Bota! Bota! Plastikoa! Plastikoa! Zabortegi bat da Atlantikoa. Nire ametsak bezain modernoa ta sintetikoa, ederra ta toxikoa. Zu, petrolioz egina, Plastikerren adiskide mina zure poltsa, aterkia, panpina… badaukagu nahi adina! Utzi lurrean plastiko zikinak (zuen hondakinak?) hoiekin egin behar ditugu mendiak, lainoak, hegazkinak! (edo eraikinak?) Bota! Bota! Bota! Plastikoa! Plastikoa! Zabortegi bat da Atlantikoa Gure ametsak bezain modernoa ta sintetikoa ederra ta toxikoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak