Arrasateko enduro lasterketaren laugarren edizioa

2019-10-09
Aurten, Espainiako Open txapelketako azken proba izan da Arrasatekoa, eta horregatik "maila inoiz baino altuagoa izan da", parte-hartzaileen hitzetan. 200 lagun inguru batu dira goizeko 8:00etan, Arrasate inguruko mendietatik jaitsiera azkar eta ikusgarriak egiteko, eta iaz bezala, gizonezkoetan, Markel Uriarte aretxabaletarra izan da azkarrena. Emakumezkoetan, Marketa Michalkova madrildarrak lortu du garaipena. Aipatzekoa izan da ere iaz hankako lesioa zela eta parte hartu ezin izan zuen Adiran Jurado aretxabaletarrak laugarren denborarik onena egin duela gaur, eta 23 urtez azpiko azkarrena izan dela.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak