Euskara Plus: euskara ez dakiten herritarrentzako ikastaroa

2021-09-03
Azken urteetan euskara arloan azaleratutako premiei erantzun nahian, Euskara Plus ikastaroa antolatu dute Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo udalek, UEMArekin eta Banaiz Bagara elkartearekin elkarlanean. Euskaraz ez dakitenentzako ikastaroa da, eta doan izango da. Ikastaroaren helburua da zaintzan, zerbitzuen arloan (merkataritza/ostalaritza) edota arrantza munduan (itsasoan edo portuan) diharduten edo lana aurkitu nahi duten etorri berriek lanerako gutxieneko euskara maila izan dezatela lortzea. Ikastaroaren berri emateko sortutakoa da honako bideoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak