Irudi borroka Grezia eta Turkia artean

2020-03-02
www.berria.eus | Haur bat hil da gaur, Greziako Lesbos uhartean, errefuxiatu talde baten txalupa hondoratzean. Lehen hildakoa da, duela lau egun krisiak larriagotu zenetik. Baina gertaerak irudi borroka bat piztu du Turkiako eta Greziako kostazainen artean. Greziako kostazainek bideo batekin frogatu nahi izan dute Turkiarrek lagunduta egin duela iheslari horiek Lesboserainoko bidea. Greziako kostazainen arabera, «muturreko turkiarren» ontzi batek atoian eraman du iheslarien ontzia, Lesboserantz. «Ontziak ez du arazorik, baina abiada handian daramate», idatzi dute kostazainek euren webgunean. Baina Turkiako kostazainek beste bideo bat zabaldu dute. Gaurko irudiak lirateke, turkiarren arabera, eta Cos uhartearen parean hartu dituzte. Bideoan, Greziako kostazainak agertzen dira, iheslarien txaluparen kontra jotzen. Makil luzeekin jotzen dituzte ontzian doazen iheslariak, eta galarazi egiten diete kostazainen ontzian babes hartzea. Greziarrek tiro ere egiten dute, uretara.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak