Musikazuzenean TB #60: Montauk + Anestesia

2019-02-14
00:00 Sintonia eta Sumarioa 01:06 Montauk 15:56 Anestesia Ekaitzak eta barealdiak bat egingo dute aste honetako musikazuzenean Telebista saioan Gasteizen egin dugu lehen geltokia Montauk taldea ezagutzeko. Erraiak zigilu berriaren babesean kaleratu dute iraupen luzeko "Geruzak" bigarren diskoa. Misterioz beteriko kantuak lantzen dituzte, non atmosferak eta soinu geruzak diren nagusi. Barealdiaren ondoren ekaitza etorriko da. Duela 25 urte Anestesia taldeak "Gorrotoaren ahotsa" diskoa argitaratu zuela aitzaki kontzertu batzu eskaintzen ari da taldea. Larunbatean amaituko dute bira Iruñean, eta Mikel Kazalisekin batera diskoak bere garaian izan zuen harreraz eta erantzunaz aritu gara.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak