Gomendioak 2 minututan: Aditu.eus, azpitituluak jartzeko tresna zoragarria

2020-10-06
Gaurko bideoan transkripzioak egin eta azpitituluak jartzeko tresna zoragarri bat gomendatu nahi dizuet: Aditu.eus, Elhuyarren hizketa-ezagutzailea. Azken aldian publikatzen ditudan bideo guztiei euskarazko azpitituluak jartzen ari naiz Aditu erabiliz, Elhuyarrekin egindako elkarlan bati esker. Eta oso oso pozik nago! - Tresna honi buruz gehiago jakiteko: https://www.youtube.com/watch?v=qywYFusKfes - Azpitituluak dituzten bideo guztiak (erreprodukzio zerrenda batean daude): https://www.youtube.com/watch?v=8I6mCjidglU&list=PLE8yJyCjdZIUjqdTts13RW9vVEZapeyHF *Bideo honek Aditu plataforma erabiliz egindako azpitituluak ditu (https://aditu.eus). Noski! - Kaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak