Urkullu: "Konfrontazioa al da erantzuna lan-harreman bidezkoa eta eraginkorra izateko?

2018-05-25
Iñigo Urkullu lehendakariak Iker Casanova EH Bilduko ordezkariari galdetu dio ea konfrontazio handiagoa al den bide egokia, lan harreman esparru propio, bidezkoa eta eraginkorra izateko. “Nik ez dut bide horretan sinesten. Nik elkarlanaren bidean sinesten dut”, adierazi du Urkulluk. “Pasa den industria-iraultzaren baldintzatzaile eta estereotipoei erantzuna emango ez dion enpresa-ereduan sinesten dut. Industria eta gizarte iraultza berriaren erronkei erantzuna emateko gai izango den eredu berri batean sinesten dut. Enpresa-eredu inklusibo eta parte-hartzaileagoa. Zehazki, zuk eta talde guztietako ordezkariak, pasa den maiatzaren 14an, legez besteko proposamena erregistratu zenuten, euskal enpresa-eredu inklusibo-parte hartzailea sustatzeko. Erabat ados nago zure sinadurarekin abala eman zenion legez besteko proposamen horrek proposatzen duen ereduarekin”.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak