Solasaldiak: Txoli Mateos / Nerea B. Aramendia

2019-11-19
Txoli Mateos / Soziologian doktorea Nerea B. Aramendia / Politologoa --------------------- Txoli Mateos Soziologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologiako irakaslea eta bertako Parte hartuz ikerketa taldeko kidea. 2017an erretiratua. Nazionalismoa, identitatea, hezkuntza eta aniztasuna ditu gogoeta gai, zenbait argitalpen eta ikerketa proiektutan gauzatuak. Egun, Eusko Ikaskuntzaren Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan izeneko proiektuaren batzorde eragilean parte hartzen du. Nerea B. Aramendia Politologoa. Partaidetza eta Garapen Komunitarioko masterra ikasten ari da. Gradu amaierako lana "Demokrazia parte hartzailea eta intersekzionalitatea: Lizarrako partaidetzazko aurrekontuak aztergai". Eusko Ikaskuntzako bi proiektutan dabil: "Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan" eta "Euskal Herriko gazteen sarea".
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak