LEKITTOKO GAZTETXIA - 2019-04-13

2019-04-18
GAZTETXIA LORTU DOU, ETORKIZUNA IRABAZTEKO! Asko da gaur arte ein doun biharra bai Lekittoko Gazte Asanbladatik zein Euskal Herri mailako gune autogestionatu eta okupatu desberdinetatik, eta azkanian be lortu dou bihar genduna: Gaztetxia. Halan da be, aurrerantzian bihar eta zeregin faltan ez gara eongo; ixan be, Gaztetxiak Lekittoko zapalduontzako bete ahal dabezen funtziñoiak asko diraz, baña horretarako zuen guztijon inplikaziñoia eta antolakuntzia ezinbestekuak diraz. Gaztetxiak gazte problematikiari zein langilerijen zapalkuntza desberdinari erantzuteko espazijua ixan bihar dau; burruken abiapuntu eta elkargunia apurka-apurka langilion bixi baldintzak hobetzen saiatzeko. Kulturiari dagokijonez be, hegemoniko eta zapaltzaile dan honetatik aparte, kultura proletarijua bultzatu eta norabide iraultzailian kokatzeko espazijua ixatia nahi dou, eta babesian eta elkar-zaintzan oinarritxutako harremantze eredu barri eta propijuak sortzekua. Formakuntzarako, lan banaketa sexualaaz apurtzeko, jai eta ospakizun eredu barrijak esperimentateko, elkar ezagutzeko, babeserako, eta abar luze baterako ixan bihar dau gaztion eta ez hain gaztion topagune honek, eta guzti honetarako ezinbestekua da geure biharrixanen eta helburuen arabera gestionatia gunia. Guzti honetarako, ta askoz gehijaorako, deija etxen dotsau interesa daukonari Gaztetxera hurbildu, antolatu ta ekarpenak etxeko, apurka-apurka errealidadia eraldatzen juteko. Asko daukau irabazteko, eta bide horretan pauso txiki bat besterik ezta Gaztetxia. Laster hasiko gara beren frutuak jasoten. GAZETXIAK DANA ALDATZEKO!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak