ITOIZ - EREMUKO DUNEN ATZETIK DABIL - LAU TEILATU
Elkar, 1988
Itoiz taldea 1978an sortu zen, eta 1988ra arte iraun zuen. Tarte horretan zazpi disko argitaratu zituen, eta Euskal Herriko talderik arrakastatsuenetakoa izan zen. Oroimen kolektiboan itsatsita geratu diren hainbat kantu sortu zituen; “Lau teilatu“,besteakbeste. Folk-rock progresiboko musika egiten hasi zen, eta 1983tik aurrera pop-rocka. Haren burua, Juan Carlos Perez, euskal kantagintzaren azken 30 urteetako erreferentzia bat da.