Zirkorrika (20. korrika)

2019-01-29
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music 20. KORRIKAren abestiaren bideoklipa (Zuzendaritza: Hiru Damatxo Ideia faktoria) ZIRKORRIKA abestia Ahotsak: Izaro Oihana Fernandez Jurgi Ekiza Miren Narbaiza Petti Jarauta 69 Txindatak: Mingüi Salaberri Tuba: Fredi Larreta Tronboia: Javier Arrieta Bonbardinoa: Mintxo Garaikoetxea Tronpeta: Roberto Ezker Saxoa: Fernando Lacunza Oreka TX Txalapartak, banbuak, sega eta sardea: Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte Trompeta solista: Javi Perez Akordeoia eta saxoa: Xabier Zabala Alboka, ttun-ttuna eta bonboa: Harkaitz Mtnez de San Vicente Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Kaki Arkarazo Zuzendaritza: Harkaitz Mtnez de San Vicente Kanta hau 2016ko azaroan Andoaingo Garate Estudioan grabatu dugu. Eskerrak: Karlos Piñuela, Rafa Lekunberri, Tonino Karotone, Jon Celestino, Txalapart, Hiru Damatxo ideia faktoria... eta proiektu honetan era batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi! Hizkuntzaren malabaristak, akrobatak, trapezistak, herri honen ilusionistak... bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara! Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat. Bi urteko ekilibristak, su-irensle optimistak, jaiotzetik ilusionistak... bidera atera gara, Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara! Atso-agure kontortsionistak, pailazoak, eskapistak, euripean ilusionistak... bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara! Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat. Ahots kordan funanbulistak, fakirrak ta alkimistak, ofizioz ilusionistak... bidera atera gara, Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara! Bizirauten espezialistak, bi buruko aktibistak, bihotzaren ilusionistak... bidera atera gara, herriz herri ibiliko gara! Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
61
urtea
1098