www.berria.eus | Gipuzkoan sartu da Korrika 9. egunean eta Donostia izan du mugarri nagusia. Korrikako boluntarioek egiten duten lana ezagutu nahi izan du Garikoitz Goikoetxea berriemaile bereziak. Irati Seijo Diez Furgonetako kidearekin eta Uxoa Olaskoaga Rezabal Urola Kostako Korrikaren arduradunarekin hitz egin du. Bestalde, hizkuntzaren transmisioa landu du Txakur Gorria sormen taldeak eta Ramonik Loitzuneri aitortu dio ez dituela jasaten Korrikara erderaz hitz egiten joaten direnak. Oihana Iguaran Barandiaranek jarrit dizkie bertsoak eguneko irudiei.