"Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen" liburuaren aurkezpena

2020-12-21
Garabide elkartearen, Easo Politeknikoaren eta EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco-Katedraren arteko elkarlanaren ondorioz argitaratu den liburuaren aurkezpena 2020ko abenduaren 1an egin zen Donostiako Easo Politeknikoko liburutegian. Ingurumen hezkuntza eta kontrola zikloko 2 mailako ikasleek antolatua eta moderatua. Liburuak komunitate ezberdinetan kultura hitzak dituen esanahi ezberdinak adierazi nahi ditu, testuen eta marrazkien bidez. Bertan jasotzen diren kontaketak galtzeko arrisku larrian dauden 11 hizkuntzetan daude idatzita, komunitate bakoitzari dagokion hegazti txiki bati lotuta, metaforikoki errepresentatuz. Liburua: https://easo.hezkuntza.net/eu/argitalpenak
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak