Gobernuaren aurkako protestak Txilen

2019-10-23
www.berria.eus | Protesta gogorrak ari dira izaten egunotan Txilen, Sebastian PiƱera presidentearen aurka. Bost egunetan hamabost pertsona hil dira protestetan, eta larrialdi egoera ezarri du gobernuak. Gobernuak metroko txartelaren salneurria laugarrenez igo zuenean sortu ziren protestak Santiago hiriburuan. Ordea, nagusiki, beste arrazoi batzuek haserrearazi dituzte herritarrak: ezberdintasun sozialak; aberastasun ekonomikoaren kontzentrazio handia; zigorrik gabeko ustelkeria kasuak; eta pribatizazioak nagusi diren sistema ekonomikoak eragiten duen prekarizazioa.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak