Aitor Ibero (abokatua)

2019-04-08
Aitor Ibero abokatuaren hitzartzea, 2019ko martxoaren 20an, “Egia: itzaletik argira” izenburupean, Zizurkilgo Iriarte Kultur Etxean antolatutako mahai inguruan. Estatuak eta bere segurtasun indarrek eragindako heriotza asko daude oraindik itzalpean, argitu gabe, zalantzaz beteta. Estatu espainiarrak eta bere sistema judizialak ahalbidetu egin dute krimen horiek guztiak gertatzea eta betikotzea. Inpunitatea izan da nagusi: segurtasun indarren biolentzia justifikatzeko bertsio ofizialetan, giza eskubideen urraketak ukatzean, kondenatuak izan diren gutxiak indultatzerakoan edo kondenak murrizterakoan, biktimarioak kondekoratzean... Jose Luis Gerestarena da horietariko kasu bat. Agerikoak dira, oraindik, 20 urteren ostean, kasuaren zalantzak. Egiari Zor Fundazioarentzat ezinbestekoa da horiek argitara ateratzea eta, horrekin batera, gehiago ikertzea beharrezkoa dela aldarrikatzea, 20 urte luze pasa badira ere, familia eta lagunak oraindik egiaren bila jarraitzen baitute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak