Jose Luis Elkoro [2]: Telesfororen espetxeratzea eta ondorengo gaixotasuna

2021-03-09
Jose Luis Elkoro: "1979ko otsailaren 2an Herri Batasunak preso eta konfinatu batzuen senideekin batera, Donostiako udaletxean, Arabako eta Bizkaiako Aldundietan itxialdi mugagabeari ekin zion errepresioa salatzeko. Izan ere, Soriara eramanak izan ziren euskal presoak (guztiak, ehun inguru) espetxeko errepresio neurriak salatzeko protestan zeuden bitartean, Valensoles Alpeetako herri txikia geroz eta ezagunagoa izango zen euskal familia askorentzat, Frantziako Gobernua errefuxiatuak bertara konfinatzen hasi baitzen. Ekintza horren ondorioz, otsailaren 3an Arabako Aldunditik indarrez kanporatuak izan ziren, horietako asko atxilotuak eta espetxeratuak izan zirelarik, tartean Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kideak. Guztiak egun batzuetara aske gelditu ziren, Telesforo izan ezik. Gainera, Telesforo espetxean gaixotu eta egun batzuk ospitalean pasa behar izan zituen, bideo honetan Jose Luis Elkoro-k aipatzen duen bezala. Ospitalean zegoen bitartean Herri Batasuneko diputatu aukeratua izan zen 1979ko martxoaren 1an burutu ziren hauteskunde orokorretan".
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak