Otxomaioak: entradillak | 2018 Kultura Ondarearen Urtea

2018-05-08
Urduñan egun handia da maiatzaren zortzia. "Otxomaioak" ospatzen dira. Urduñakoek ezeze, Arrastariakoek be parte hartzen dabe. Bai batzuek eta bai besteek Ama Birjinari egindako botoa barrituko dabe. Ohitura hau XVII. mendetik dator, orduko arduradunek Antiguako Ama uriko zaindari izateko promesa egin ebenetik. Eleizaraino prozesinoan joaten dira eta, mezearen ostean, "Entradillas" deritzon dantza egiten da. Ondoren, barriro prozesinoan joango dira herrira eta agintariek makila-trukea egingo dabe. Ohitura honi buruzko informazino gehiago: http://urtesasoiak.com/?page_id=2658
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak