NUPeko Herri Unia: lehenengo eguna!

2017-02-20
Hemen duzue NUPeko Herri Unibertsitatearen lehenengo egunaren laburpen bideoa. Ez ahaztu hau hasi baino ez dela egin! Gaurko egunarekin amaitu ostean, biharko dena prest dugu ere! Hona hemen biharko egitarauaren azalpena! 10:00etan goizari hasiera emanen diogu Red de Autodefensa Laboraleko kideekin. Haien dinamikaren azalpena egin eta gero lanaren inguruan eztabaidatzen egonen gara. Zer da gazte prekarietatea? Zer ekarpena egiten diogu ikasleok honako dinamika bati? 12:00etan Errepresioari Autodefentsa plataforma izanen dugu NUPen. Errepesioaren inguruan egindako analisia gurekin elkarbanatzeko eta era berean Iruñerri mailan egondako errepresio esperientzia ezberdinak ezagutzeko. Horretarako gurekin izanen ditugu Indar gorriko kideak, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Askapenako kideak, Iruñeko alde zaharreko kideak, hIREKIn kolektiboa eta nola ez Nupeko Ikasle abertzaleko kideak ere! 17:00etan arratsaldeko egitarauari hasiera emateko hIREKIn-eko kideak etorriko dira. Etxebizitzaren merkantilizazioaren gainean egindako kritika gurekin konpartitzera. Zergatik okupatu? 19:00etan ordea, NUPeko akelarre emakume taldeak prestatutako Ekofeminismoaren inguruko tailerra izanen dugu! Hitzaldi guztiak 018 gelan izanen dira! Animatu eta gerturatu zaitez!!! GURE HEZKUNTZA EREDUA ERAIKITZERA GOAZ! GORA IKASLEON BORROKA!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak