JON MAIA - GORA HERRIA - Bideo laburra

2021-11-12
JON MAIA - GORA HERRIA - Bideo laburra Jon Maiaren Kantu bat gara liburu-diskoak azaroaren 12an ikusiko du argia. CDan, Jonek azken 30 urteotan Euskal Herriko hainbat musika-talde eta abeslarirentzat idatzi dituen kantu ezagunen bertsioak egin ditu. Horretarako, musikari eta abeslari ezagunen laguntza izan du. Liburuan, berriz, kantuen hitzak eta beraiei buruzko hausnarketak bildu ditu. Honako bideo honetan, Elkar estudioan egindako grabaketaren making-off bat ikusteko aukera duzue, non parte hartu duten hainbat abeslari deskubrituko dituzuen. Pello Ramirez –txeloa–, Nacho Soto –pianoa– eta Gorka Hermosa –akordeoia– izan dira musika moldatu eta grabatu dutenak, Elkar estudioko teknikari Victor Sánchez-en gidaritzapean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak