Beasain: Loinatz 2021 ezpata-dantza

2021-05-20
Loinazko San Martin ezpata-dantza egin dute Beasaingo neska-mutilek. Asentsio egunaren hurrengo astelehenean bi aldiz dantzatu ohi dute ezpata-dantza Beasainen dantzari gazteek. Ezpata-dantzariek prozesioan laguntzen dute, eta lehengo aldiz parrokian dantzatzen dira, gero, San Martingo baselizan. Aurreko urtean bai segizioa, bai dantza bertan behera gelditu ziren pandemia dela eta. Aurten ere ez da prozesiorik egin, baina ezpata-dantzariak atera dira Gernika pasealekuko frontoira. Espazio hori itxi eta sarrerak mugatu dituzte. Orain arte mutikoek bakarrik dantzatu izan ohi dute ezpata-dantza, baina aurtengoan neska-mutilek osatutako taldea irten da dantzara. Irudiak: Amaiur Aristi. Loinaz, San Martingo ezpata-dantza, Beasain, 2021-05-17.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak