“VA GERA” AMASA ETA VILLABONA BATU ZIRENEKO 400. URTEURRENEKO (1619-2019) KONTZERTU SOLIDARIOA

2019-03-29
“VA GERA” AMASA ETA VILLABONA BATU ZIRENEKO 400. URTEURRENEKO (1619-2019) KONTZERTU SOLIDARIOA Izen handiko Migel Zeberio musikagile tolosarraren eta berak zuzentzen duen “Et Incarnatus” orkestraren eskutik, “VA GERA” ikuskizuna burutuko da maiatzaren 3 eta 4an, Olaederra Kiroldegian.Diziplina anitzeko ikuskizun historiko-artistikoa izango da, non musika klasikoa, trikitixa, dantza garaikidea, bertsolariak, pop musika, poesia, antzerkia, rapa, abesbatzak, roka, erraldoi eta buruhandiak… uztartuko diren, folklore euskaldunaren aterkipean eta proiekzio audiobisualekin batera gure lurreko eta naturako soinuekin nahastuz. “VA GERA” ikuskizuna proiektu handia dela ikusi ahal izango dugu. Emozio askoko emanaldi berezia, amasa-villabonatarren babesa izatea espero duguna eta baita gainontzeko publikoarena ere; gure herriaren historia, Euskal Herriaren historia baita. Ikuskizun honek gainera, osagai solidario bat du, autismoaren harira Europa mailan aintzatespen handia duen GAUTENA erakundeari lagunduko zaio. GAUTENA Gipuzkoako Autismo Elkartea da, irabazi asmorik gabeko erakundea. Helburua, gizarteari autismoari buruz informatzea eta autismoa duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzea da. Une honetan, Gipuzkoako 800 familiek jasotzen dute laguntza hori. Apirileko lehen astetik aurrera, GAUTENA Elkartera bideratuko diren sarrera formatuko diru-laguntzak, BIBE plataforma eta Villabonako ohiko lekuetan eskuragarri egongo dira, eta baita, Donostiako Gautena egoitzan ere. Horrezgain, “Fila Cero” ere jarri da, Elkartearibideraturikodirenlaguntzaklortzeko. FILA CERO: ES03 2095 5206 0510 6247 2773 Autismoari buruz gehiago ezagutu nahi baduzu, bixita ezazu gure web orrialdea www.gautena.org. Eskerrik asko zure laguntzagatik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak