Mendabiako Euskara Taldearen 25. urteurrena: Ero egon

2020-07-27
Mendabiako Euskara Taldearen 25 urte bete ditu euskara herrian hedatzeko lanean, eta urteurrena alai ospatzeko The Phailons taldeak abesti bat egin du, “Ero egon”. Mendabiako Euskara Taldearen 25. urteurrena alai ospatzeko The Phailons taldeak abesti bat egin du, “Ero egon”. 25 urte hauek ez dira errazak izan, batez ere hastapenetan, baina kultur ekintzen poderioaz taldea sendotu egin da herrian; eta, dagoeneko, antolatutako ekintzek leku bat daukate herriko urteroko egutegian: klaseak, kultur asteak, jaietako txosna, Olentzero, euskaraldiak, txangoak, bidaiak eta beste hainbat eta hainbat kontu. "The Phailons taldearen “Ero egon” abestia berezia da guretzat, ez da ohikoa Mendabiako talde batek euskarazko abesti bat sortu eta kantatzea, egindako esfortzua handia izan da, zaila baina baita ere polita, abeslariak lehen aldiz kantatu du euskaraz. The Phailons taldeak herriko eta inguruko musikarien laguntza jaso du: Mendabiako Ivan (Sinaia taldeko bateria) eta Xabi (Corrosive taldeko gitarra), Sesmako Iosuk tronboia jo du eta Jaimek saxoa, biak Sukarra taldekoak dira. Modu berean En Tol Sarmiento (ETS) taldeko Iñigo kantariak izugarri lagundu digu ahotsa eta koroekin. Iekorakoa da, eta guk betidanik izan dugu harreman estua IKA Errioxa euskaltegiarekin, haiek gabe ez ginateke honaino helduko. Grabaketa hemen bertan egin nahi izan dugu, Karkar herriko “Denebola Records” estudioan. Harro esan ahal dugu abesti hau Ebro ertzean grabatu dela eta bertokoek egin dutela", adierazi du Mendabiako Euskara Taldeak.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak