Aprender euskera con: Andreu Buenafuente y Berto Romero

2019-01-24
Atzokoan wassapeko 5 talde desberdinetatik heldu zitzaidan bideo berdina eta ederto egin nuen barre. Andreu Buenafuente eta Berto Romero euskararen egituraz hitz egiten ari direna. Gaurkoan Andreu eta Bertorekin batera euskaraz galderak nola egituratu daitezkeen ikasiko dugu. Maddalen es un nombre vasco? Esaldi hori zuzenean literalki euskaratuko bagenu, horrela izango litzateke. Maddalen da bat izen euskalduna? Ia ia, ondo legoke, baina esan behar diegu horrela ez dela zuzena. Aukera desberdinak ditugu galdera hori egiteko. Beraz, aukera hoiek aurkeztuko dizkiegu, hurrengoan zuzenago hitz egiteko. Maddalen euskal izena da? En castellano sería literalmente: Maddalen asco nombre es? Edo beste aukera hau dugu: Euskal izena da Maddalen? Vasco nombre es Maddalen? Edo hirugarren hau: Maddalen izen euskalduna da? Maddalen nombre vasco es? Andreu, Berto, badakizue, hurrengoan Maddalen ea izen euskalduna den jakin nahi baduzue, badakizue nola galdetu dezakezuen. Bide batez, bai, Maddalen euskal izena da, Madelein frantzesez eta Magdalena gazteleraz. Eta bikote, gogoratu euskara katalana eta gaztelera baino zaharragoa dela eta deabruak gehiago dakiela zahar izateagatik deabrua izateagatik baino.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak