Gernikako talde beteranoak disko berria aurkeztu zuen Kooltur Ostegunak egitasmoaren baitan, 'Tolesdurak' izeneko disko bikoitza. Folk-rock amerikar oinarria dute kantuek, eta lan berrian euskarak are eta presentzia handiagoa hartu du, gaztelania eta ingelesari lekua kenduz. Hona Arrasateko Gaztetxean emandako kontzertua.