Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, urriaren 9tik 14ra

2018-09-17
Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean sortutako ekimena da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira. Munduko beste kultura eta hizkuntzetako kantu inprobisatuen inguruko ezagutzari jarraipena eman asmoz, urriaren 9tik 14ra Kubako, Argentinako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak arituko dira kantuan. Egunero emanaldi bat eskainiko da: Iruñea, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostia izango dira jomuga. Kubako Tomasita Quiala repentistak eta Araceli Argüello payadore argentinarrak hartuko dute parte, Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariekin batera, eta Iker Iriartek eta Maite Berriozabalek gidatuko dituzte saioak. Tokian tokiko antolatzaileen eta Donostia 2016ren babesa izan ditu egitasmoak. Informazio gehiago www.mintzola eus eta www.lanku.eus guneetan. [EU] Mintzolak, Kulturartea atalaren bidez, bertsolaritza mundu mailan ezagutarazi eta Euskal Herrian munduko beste kantu inprobisatuen berri ematea du helburu, kantu inprobisatuen arteko elkartrukea sustatu eta euskara munduko plazara ateraz. [ES] El objetivo de Mintzola es, a través de Kulturartea, difundir el bertsolarismo a nivel mundial y fomentar el intercambio entre los distintos cantos improvisados. [FR] L'objectif de Mintzola est, à travers Kulturartea, de diffuser le bertsolarisme dans le monde et de encourager les échanges entre les différents chants improvisés. [ENG] Through Kulturartea, the objective of Mintzola is to raise awareness about bertsolaritza internationally and to encourage an exchange between the different forms of improvised verse singing.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak