Borrokarako dei eginaz, irrintzi bat dabil!

2018-05-05
Ez ginen mundu honetara obeditzeko jaio. Atzo eta gaur, berdinak ditugu matxinatzeko arrazoiak. Gazte ziren eta gazte gara. Mundu berri bat nahi eta behar dugu. Euskal Herri askea nahi eta behar dugu. Independentzia, sozialismoa eta feminismoa. Haiek egin bezala, altxatzen gara egunero. Gure oraina dugu borrokatzeko. Historiako egunik ederrenak idazteko. Gure baitan dago mundu berri baten ametsa. Guk egiten ez badugu, beste inork egingo ez duelako. Bulkada berrien beharra dauka Euskal Herriak, gazte bulkada berriena. Iragana etorkizunez idazteko garaia da. Maitasun, konpromiso, erantzukizun eta eskuzabaltasunerako garaia. Iraultzara deitu zuen oihuaren oihartzuna entzuten dugu. Gaur, inoiz baino ozenago. Kaleetan. Gaur, inoiz baino argiago. Gure baitan. Borrokarako dei eginaz, irrintzi bat dabil!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak