Biba Berango (Joseba Tapia eta Besamotzak)

2017-11-13
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music BIBA BERANGO Hitzak: Gabriel Aresti, 1964 Musika: herriarena apur dezagun katea kanta dezagun batea hau da fandango biba berango. Munduan beste asko lez, arta buruan oskolez. Atzo aspertu nintzaden maisuez eta eskolez. Poeta naizen ezkero, eztut zerurik espero. Bederatzi kopla ditut, lau zuhur eta bost ero. Ilargiaren adarrak: handik zintzilik abarrak. Gogoangarriak dira zure bi begi nabarrak. Zerutik dator harria. Nundikan berriz argia? Gau ilun honetan dakust zure aurpegi garbia. Martxoko oilar gorria, inundik ez etorria, goseak arintzearren judu batek igorria. Goizaldean eguzkiak printzak daduzka bustiak. Oso merke saltzen dira euskaldunaren ustiak. Gure amonak esan dit: aitak arnoa edan dik. Joan zaitez tafernara eta ekar zazu handik. Euskeraren asturua ezta gauza segurua: Askozaz hobekiago dabil munduan judua. Eta hau hola ezpazan sar nerila kalabazan. Ipui txit barregarriak kontatu nituen plazan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak