GIZA ESKUBIDEAK DIRA ZURE TRESNARIK ONENA

2017-02-02
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Haurren giza eskubideei buruzko abestia, Maite Ruiz de Austrik zuzendu eta IƱigo Silvak ekoitzitako LUCIUS DUMBEN BEREBIZIKO BIDAIA animazio filmeko Jatorrizko Soinu Bandakoa. Euskaraz egokitu eta zuzendu Miren Aranburuk egin du. Parte hartzen duten abeslariak dira: Mikel Antero, Iker Bengotxea, Izaskun Zurutuza, Marga Altolagirre, Aitor Gabilondo, Sure Arakama, Ane Gabarain eta Miren Aranburu. Jatorrizko abestia Pedro Calero eta Mili Vizcainorena da. ABESTIA Zoriontsuago izateko tresnaren bila Zer asmatu pentsatzen Huts egin genuen ia Baina sekretua Barnean daukazu ta Giza eskubideak Zure tresna dira Amets egiteko libre sortu gara Lor dezagun munduan berdintasuna Krudelkeriarik ez dezala inork jasan Egiatan gu denok bat baino ez gara Haurrak jolasten direnean Fantasia bilakatzen da egia Hauxe da hartu behar den bidea Atseginagoa izan dadin mundua Gurasorik gabe bizi diren haur asko Gizarteak ahaztu ditu zeharo Lanean leher eginda gau-ta egun Babestu ditzagun Bizitzak batzen gaitu denok Denona dugu eguzkia Entzun ondo, Ez ahaztu Bat gara ni eta zu Ni zu bezalakoa ez naizelako Ez ni epaitu,ikusi harago Hazi adimena,ez txikia izan Berdin-berdinak bait gara Denok funtsean Balio handiko altxorra da haurtzaroa Geroaren itxaropena bertan da Ederra bezain hauskorra da ordea Zaindu behar dugun aurreneko gauza. Ikastea eskubidea da Aukeratzeko nor izan bihar Liburuak gure hegoak dira Urruti bidaiatzeko bizitzan zehar Entzun, izena izateko eskubidea duzu Ez zara zenbaki bat,pertsona bat zara zu Akatsak gaindituz aurrera doana Gizatasuna hobetuz Pertsona bat zara Ez gauza bat Izena duzu Zoaz katerik gabe nortasunaren bila Zu bezalakorik inon ez dago eta Bizitzak batzen gaitu denok Denona dugu eguzkia Entzun ondo,ez ahaztu Bat gara ni eta zu
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak