HILOTZ - Izua Su

2020-09-14
New Album 'ASKE' Out Now via Maldito Records | #MalditoDigital Music by HILOTZ Lyrics by Itzea Urkizu Guest vocals by Natalia Garmendia & Izaskun Forcada BUY NEW ALBUM & MERCH AT HILOTZ Store: https://hilotz.bandcamp.com/album/aske-2020 IZUA SU Kandelak jarri genizkion Su-lapurren loriari Eta bai: berandu zen Dena zen kea Izuak dantza bat dirudi Ilargiaren argitan Baina, egiazki, zuen beldurra da erritmoa Gure azal-haragitan Asfalto gaineko pauso azkarra Edo begirada batek gurutza ditzakeen Mila marra Espaloiak baino ez du ezagutzen Gure gauen bipolarra Izan nahi dugunon eta izaten uzten ez Digutenen arteko koreografia baldarra Ez: ez da zenbaki kontu bat Ez da bat edo milioi bat Ez: ez da zenbaki kontu bat Ez da etxe ondoan edo gure mugetatik at Gorputzak izena galtzen duen zelaitan Edo kolonizatu nahiko zenituzketen Mila mapatan Literatura gehiegi Pilatuta daukat esateko Sua lapurtu nahi zenigula bart Baina kea besterik ez zarela guretzat Kandelak jarri genizkion Su-lapurren loriari Eta bai: azkenean Su eman genien lapurrei, su eman ------------------------------------------------------ Zer da askatasuna? Nork ematen digu, nork kentzen? Galdera hauekin josi du HILOTZek hamaika abestiz osaturiko diskoa. Hamaika begirada, zalantza eta desio, kateak hautsi nahi dituzten norbanakoen begietatik kontatuta. Hirukote gipuzkoarrak enpatia ariketa bat egin du, aske izan nahi dutenen larruazalean jartzeko ahalegina. Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction, Sijjin) gitarjole eta ekoizle entzutetsuak osatu ditu diskoaren grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak, Black Storm estudioetan (Karrantza). VISIT THE BAND Official Website: https://www.hilotz.com/ Facebook: https://www.facebook.com/hilotzofficial/ Instagram: https://www.instagram.com/hilotzofficial/ Twitter: https://twitter.com/hilotzofficial/ Bandcamp: https://hilotz.bandcamp.com/ Youtube: https://www.youtube.com/HILOTZ666official/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak