Arnasetik sari banaketa ekitaldia

2022-11-02
Irailean abiatutako Arnasetik sormen lehiaketak urriaren 28an izan du amaiera gala, Amasa-Villabonako Gurea Antzokian. Publikoan arnasguneetako hainbat gazteren urduritasuna antzematen zen, lehiaketako sarietako bat irabazteko aukera zuten-eta. Arrakasta handia izan du euskararen arnasguneetako gazteei zuzendutako lehiaketak: 99 lan aurkeztu dituzte hiru kategoriatan. Julen Portillo youtuberrak aurkeztu du gala eta Sara Alonso musikariak parte hartu du oholtzan hainbat abesti eskainiz.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak