el Trono de Judas - TXABOLOTIK EUSKAL HERRIARI (Barrutik)

2013-09-10
(Letra: Xabier Rey. CP Puerto III -Puerto de Santa Maria.) Gauero Euskal Herriari nago kantan entzungo nauzuela, ziurrean, zeruan, gauero ikusten ditudan izarrak izango direlakoan gure loturak. Espetxeratu gintuzten buruizko kaiolan, amaierarik gabeko porlanezko hormetan, guantanamo antzeko sarraski espetxean bahiturik gaituzte mendekua nahian. Ez dute lortuko gure damua ez ezta ere bilatzen dutena, luzea eta gogorra izan arren aurretik daukagun bidea. ETENIK GABEKO TAUPADAZ DIRA GURE GUDAK, MAITASUNEZ SORTURIKO HERRIA GURE HELBURUA (bis) Aita esaidazu nor dagoen bertan, hormaren, atearen, telefonoaren bestaldean, sumatzen bait ditut zorionezko arimak bainan ezin ditut ukitu haien begiak Etxetik urrundu gintuzten egun berean, herriaren zilborhesteari gelditu ginen lotuak, bisitak, gutunak, deiak guretzat dira urrun daukagun herria alboan izatea. ETENIK GABEKO TAUPADAZ DIRA GURE GUDAK, MAITASUNEZ SORTURIKO HERRIA GURE HELBURUA (bis) Amak sabelean daraman haurrari bezala eskeintzen diguzue elkartasuna zuen laguntzaz lortuko dugu garaipena, maite zaituztegu zuek maite gaituzuen bezala
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak