Ahetzen egin nahi duten luxuzko etxebizitza proiektu bat salatu du EH Baik

2021-03-03
www.berria.eus | Lur saldua, betiko galdua dio erran zaharrak. Arrisku hori ikusten du EH Baik, Ahetzen (Lapurdi) egin nahi duten etxebizitza proiektuarekin. Gaur egun laborantzarako diren lurretan etxaldea bota eta luxuzko hamar pisu eraikitzeko proiektua du promotore pribatu batek. «Ez da dudarik, bigarren etxebizitzak izanen dira», deitoratu du EH Baik, eta Euskal Hirigune Elkargoan lantzen ari diren Bizitegien Tokiko Planaren eztabaidan kokatu du. Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak