Errezeta: Kalabaza krema

2022-01-04
Hona hemen errezeta sinple, arin eta goxo bat: Kalabaza krema (edo kalabaza purea, nahi duzuen bezala izendatu). Gabonetako otordu erraldoien ondoren nik behintzat oso gustura hartzen ditut halakoak. On egin! Osagaiak: - Tipula - Piper gorria (ez baduzu nahi, ez erabili) - Patata - Kalabaza - Gatza - Olioa *Bideo honek Aditu plataforma erabiliz egindako azpitituluak ditu (https://aditu.eus). - Kaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak