«Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia

2022-09-30
Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zeinu-hizkuntzako gidari-interpreteekin batera ospatu nahi du EIZIE elkarteak, «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolaturik ESHIE-ZHIE elkarteko kideekin. Euskaraz lan egiten duten zeinu-hizkuntzako interpreteen lanbidea gertuagotik ezagutzea da helburua, eta elkarlanean aritzeko bideak jorratzea. ESHIE elkartearen berri eman ondoren, pertsona gorren komunitateaz hitz egingo digute parte-hartzaileek (legeria, nazioarteko zeinu-sistema, pertsona gor-itsuekiko komunikazioa…), bai eta zeinu-hizkuntzen interpretazioaren berezitasunez ere (lan-eremuak, baldintza teknikoak, lan-baldintzak eta prestakuntza). Amaieran, daktilologia-alfabetoaren oinarrizko nozio batzuk erakutsiko dizkigute bertaratuei (agurra, nola aurkeztu…), saio labur praktiko batean. Parte-hartzaileak: Azalia Gomez Villafañez, Ainitze Laskurain Goirizelaia eta Oihana Munduate Iguaran
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak