Lafitte izena - Jurgi Ekiza

2022-08-17
"Lafitte anaiak, Baratariako erregeak" Euskal Gaizkileak serieko bederatzigarren atala izan zen. Jean eta Piarres Lafitte kortsario miarriztarren bizitza kontatzen da bertan: kortsariotza, Karibeko espedizioak, komertzioa, politika, esklabutza...  Lafitte anaien inguruko bertso edo kanturik ez zenez Jurgi Ekiza musikari baionarrak sortu zuen honakoa. Podcasta osorik entzuteko: https://podcast.eus/lafitte-anaiak-baratariako-erregeak-euskal-gaizkileak-seriea/ LETRA Kortsarioa ala pirata, Zerbitzaria ala lider ukaezina, Gaiztagina ala komertsantea (komertsante paregabea). Nahi duzuen bezala oroit zaitezte nitaz. Beltz tratularia ala herri askatzailea (aberri bata ala bestekoa) Boterearen etsai amorratua… ala maitalea, Zuen gain ere uzten dut izendapen horren ortografia. Nahi duzuen bezala oroit zaitezte nitaz. Bainan… Oroit zaitezte! Ur azalean ez du markarik uzten ozeanoak zeharkatzen dituen ontziak. Ene herexak ezabatu baditut ere, mendeak zeharkatuko ditu ene izenak. Egia eta ongia zer diren ez da inoiz osoki jakinen. Historia gauza ttipiegia da... Laffite izena leienda bihur bedi!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak